Rápido, fácil y gratis

Crea tu página web ahora

Crea tu página web
Sitio web gratis creado en

Pizzak intolerantziaren kontra.

Nabarmentzekoa da gaur egun LGTBIQ mugimenduak harreman publikoetan izan duen influentzia. Enpresa eta erakunde askok, pertsona LGTBIQ-en borroka haiena bezala hartu dute beraien kanpainentzako. Lehenik eta behin esan beharra daukat borroka hau LGTBIQ-en pertsona dela eta ez enpresena. Hainbat enpresa eta erakunde mugimendua eta borroka haiena bezala hartu dute dirua ateratzeko bakarrikan, borrokari mesederik egin gabe, baina honi buruz beste sarrera bat egingo dudanez, goazen harrira.

 

Aurten, Teleppizak, herritarren kolaborazioa eskatu zuen, ia aktibismoa, beraien kanpaina aurrera eramateko. Kanpaina hau Madrileko LGTBIQ harrotasun hilabetean eman zen. Madril urtero, eskaina iristen denean, aldarrikapenez, kolorez, festaz... bustitzen den bitartean, kolektiboaren kontra dauden pertsonak egun hauek hartzen dituzte gorrotoa eta intolerantzia hutsa zabaltzeko, bai pegatinak, kartelak... etab. erabiliz. Gezurra dirudi baina, 2018an Madrilen, gorroto delituak %17,8-ko gorakada izan zuten, 345 pertsona kaltetuen zifra nazkagarria utziz.

 

Telepizzak intolerantzia honekin bukatu nahi zuen eta horretarako pizza erabili zuen erreminta bezala (nola ez). Enpresak pizza berri bat atera zuen, "Telepizza Rainbow" izenekoa, eta hau lortzeko modu bakarra, Madrilen zehar aurkitutako gorroto pegatiknak kenduz eta enpresako edozein dendetan entregatuz lortzen zen. 

 

Kanpaina hau aukeratu dut, azken finean, kaleko pegatinak asko gustatzen zaizkidalako, eta nik pertsonalki egiten dudan "aktibismo" bat bezala ikusten dudalako. Gorroto eta intolerantzia bultzatzen duten pegatinak, pintadak, kartelak... etab. kentzeko mania daukat, eta, aldiz, askatasuna, eskubideak, salaketak... etab. azaltzen dutenak admirazioz begiratzen ditut.

Sare sozialen balioa.

Gaur egun sare sozial mota asko ezagutzen eta erabiltzen ditugu: Facebook, Instagram, Whatsaap, Twiterr... etab. baina hauetako bakoitzak bide bat hartu duela esango nuke. Nire generazioa sare sozialen sorrera eta bilakaera bizi izan dugu, eta hauetako askok gailurretik desagerpenera ikusi ditugu (FotoLog, Tuenti, Messenger...). Baina gaur egun erabiltzen ditugunen artean, sare sozial bakoitzak funtzio eta xede-talde zehatz batean definituta geratu dira gure gizartean nire ustez.

 

Facebook hartuko dut lehenengo eredu bezala. Gaur egun (berriro errepikatuko dut nire ikuspuntua dela eta nire esperientzietan oinarritzen naizela) 25 urtetik beherakoek seguraski esango dizute Facebook zaharrentzako dela edota zaharkituta gelditu dela, eta egiazkoa dela esango nuke. Gazteek ez dute interesa Facebook-en, pertsona helduen sare soziala bilakatu da. Ni, pertsonalki, erabiltzen ez dudan sare sozial bat da eta nire ingurukoek, ni bezala, alde batera utzi duten sare soziala dela esaten dute. Zergatik? Ezingo nuke esan, baina antolamendua, heldu gehiegiren presentzia edo eboluzio falta dela esango nuke.

 

Beste aldetikan Twitter daukagu, (pertsonalki gehien gustatzen zaidan sare soaziala) "txio" famatuen plataforma. Gaur egun existitzen den sare sozial famatuenetatik "demokratiko eta libreena" dela esango nuke, plataformaren barruan edozer esan edo igo dezakezu zentsurarik jaso gabe kasu gehienetan (plataforman gertatu diren hainbat gertaerek Audientzia Nazionalean bukatu diren arren). Plataforma librea denari helduz, adibide bezala Txileko gatazkak jarriko ditut. Twitter gabe ez nintzateke gertaeretaz konturatuko (puntu honetan, kasu honen informazioaren bilaketa eta medio nazionalen kritika bakoitzak berea egitea gustatuko litzaidake mundua nolako ustela den ikusteko).

 

Hasieran, izugarrizko "boom"-a eduki zuen, eta inguruko guztiek erabiltzen genuen, geroago, Instagramaren agerpenarekin sare soziala nahiko utsik utziz. Izugarrizko erreminta bilakatu da arazo sozial-politikoak salatzeko (nahiz eta kontuan hartzekoa den hemen sortzen diren "meme" guztiak gero Instagram-en bukatzen direla bigarren plater bezala Instagram utziz eta ez Twitter, baina hau beste "movida" bat da).

Nire ustez, persuaditzeko eta erakunde edo enpresa batek kontaktu ona izateko, sare sozial hau erabili beharko luke (Community mannager-ak oso famatuak dira sare sozial honetan izugarrizko gertutasuna erakusten dutelako bezeroen aurrean). Twitter-en sortuta dagoen gizartea bakarra da, ironiaz, salaketaz, eztabaidaz... etab. beteta dagoena. Honek denen artean ulertzea lortzen du (oso zaila den gauza bat) Internetko munduan "zoo" hoberena da (zoo terminoa erabiltzen den kriston espezimenak aurkitzen dituzulako jaja).

 

Bi sare sozial hauek komentatuko ditut gaurkoan, hurrengo batean beste batzuei buruz hitz egingo dut, hurrengo sarrera arte!


Kialo erreminta.

Gaur, mugikorraren aurrean denbora pasatzen ari nintzen bitartean erreminta bat agertu zait nire Twitter-eko jarraitzaile baten txioan. Txioa zer esaten zuen anonimatoan utziko dut jarraitzen dudan pertsonaren izena bezala, baina utziko dudana zera da, txioan agertzen zen link-a : https://www.kialo.com/%C2%BFse-debe-independizar-catalu%C3%B1a-de-espa%C3%B1a-2964 https://www.kialo.com/%C2%BFse-debe-independizar-catalu%C3%B1a-de-espa%C3%B1a-2964.

 

Helbideak "Kialo" izeneko webgune batera eramaten zaitu, baina, zer da Kialo? Link-era sartu eta gero konturatuko zinen eztabaidak edukitzeko plataforma bat dela, argi ikusten da (kasu honetan eztabaida Kataluniako independentziari buruz da). Bere webgunea "kuxkuxeatu" eta gero plataforma honela definitzen da: "Erraz erabiltzen den erreminta. Helburua zera da, ikuspuntu ezberdinen artean eztabaida sortzea emaitza kolektibo eta demokratiko batean bukatzeko (plataformaren mamia hobeto ulertzeko bi link utziko ditut hemen:

 

Plataforma berri hau nire blog-aren sarrera bat okupatu behar duela pentsatu dut azken finean, pertsuasio eta propaganda tresna izugarri bat delako, baita ezaguna egiteko ere, gure artean behintzat.


Monokai metodoa.

Parranda bota. Guztiok botatzen ditugu parrandak, bai herri/hiri/auzoko festetan, ostegunetan antzoki eta alde zaharrean, larunbatetan... eta astearte batean, zergatik ez? Fijo badituzuela lagunak ateratzen ez direnak edo atzera botatzen direnak, ezta behartuta ere... Bueno ba, sarrera hontan parrandaren zati onak azalduko ditut pertsona hauek animatzeko eta zuek ere erabiltzeko.

 

Paul Carls, Montrealeko unibertsitatean lan egiten duen ikertzaileak zera dio: orain dela denbora asko erlijioa erabiltzen zen sozializatzeko eta beste pertsonekin kontaktua edukitzeko, honek funtzionatzen zuen pertsonen arteko energia, emozio, idei… etab. berdinak biltzen zirelako. Gaur egun metodo hau zahartzen ari da eta gure erlijioa modu batean edo bestean "parranda” bihurtu da. Gure erlazioak sendotzeko gure ondoan dauden pertsonekin (familia, unibertsitatea, lana…) parranda bota behar dugu, edo behintzat aisialdi planak egin. Kontzertuetara joan, zinemara, poteora… Gauza guzti hauek erlaxatzen gaituzte eta “errutinatik” ateratzen gaitu. Kontzertuetan gustu berdinak, taberna berdinak gustatzen zaizkizue, pelikula berdinak…  Fenomeno honi “kolektibotasun eferbesentzia” deitzen zaio zientifikoki eta beharrezkoa da gizaki guztientzako.

 

Gizakiok ezin ditugu presioak edo pentsamendu negatibo asko buruan eduki, hau oso txarra da eta saihestu behar ditugu, nola? Parranda. Edota pozik jartzen gaitun edozer egiten, honela gure gorputzak endorfinak sortuko ditu (zoriontasunaren hormonak) eta hormona hauek botatzeko hainbat arrazoi emango dizkizuet metodo baten bidez, nire metodoa, MONOKAI metodoa:

 

- Lehenengoa: Monotoniatik atera. Astearte bat eta asteazken baten diferentziak ez dira oso handiak, badakigu, baina asteazken eta ostegun batenak (edo larunbat) oso handiak dira. Osteguna iristen da, eta ostegunarekin “bihar ostirala da azkenean” pentsamendua, “limbo” horretan egonda beti berdina gertatzen da: “Poteatzea, bai ala ez?”. NOSKI BAIETZ! Arratsalde osoa daukazu gauzak egiteko eta gero 18:30k aldera dutxa azkar bat eman eta zeoze hartzera atera, guztiok merezi dugu hau eta monotoniatik ateratzeko hoberena da, unibertsitate giro hobeezina, taberna onak… Eta mozkortzen baldin bazara antzokia edukiko duzu irekita beti (edo beste tabernaren bat…)

 

- Bigarrena: Bai bai asko atera baina ostiralean klase. Badakigu guztiok ostiralean klasea dagoela, baina hor dago arazo bakarra. Monotoniatik ateratzea ez da erraza gaur egun baina lortzeko beti zerbait utzi beharko dugu atzean. Baina unibertsitatean gaude eta gozatu behar dugu. Unibertsitatea ez da bakarrik ikastea, (nire ustez) unibertsitateak gauza asko biltzen ditu eta hauen arten jendea ezagutzea, zure karreran sartuta dagoen jendea, zure ideiekin bat egiten duen jendea… Asko gera klase/fakultate/unibertsitate honetan… Gainera ostiralean klasera iritsiko gera eta igual albokoak zu baino aje handiagoa dauka…

 

- Hirugarrena: Autoestimua indartu. Atera, prestatu, zaindu, ondo pasa eta zurekin ondo sentitu, jendea ezagutu… Gauza guzti hauek gure autoestimua igotzen digu. Noiz arte itxoingo dugu parranda botatzeko? 

 

Parranda botatzea oso ondo dago baina ezin ditugu ahaztu gure eginkizunak baita ere. Lehenengo, nire ustez, gure metak, proiektu garrantzitsuak… etab. egin behar ditugu parrandarako lekua uzteko. 

Ez ahaztu guzti hau Paul Carlsek esaten duela, Paul Carls, unibertsitateko ikertzailea...