Kaixo! Ongi etorri nire blog berrira: Harremanetaz.
Ireki berri dudan proiektu honetan Harreman Publikoen Teoria ikasgaian emandakoari buruz hitz egingo dut., baina ez klasean emandakoari buruz beti, baizik eta Harreman Publikoetaz hitz egingo dut, orokorrean, informazioa eta askotan nire ikuspuntua elkarbanatuz.
Aurkezpen txikia emanda hasiko gara aukeratutako lehenengo gaiarekin. Aukeratu dudan erakundea Donostiako Piratak dira. Donostiako Piratak jai herrikoiak sustatzen dituen herri elkarte/mugimendu bat da, 2003an sortuta eta izenak esaten duen bezala Donostian sortutakoa. Hiria handi bat dugu Donostia, baina Piraten "etxea" jaietan zehar Donostiako kaia da. Mugimendu honen funtsa zera da, Donostiako Aste Nagusia (abuztuan ospatzen dena, zehazki, hilaren 15. egunaren astean) eta bere egitarau guztia herritik jaiotzea (hau da, herritarak antolatzea) eta herriarentzat izatea, azken finean udalaren egitarauari kontra egiteko, herritarren ideiekin/bizimoduarekin/gustuekin bat egiten ez duelako.
Donostiako Piraten Aste Nagusia hainbat kofradien esker lortzen da. Ni, Traganarrua kofradian parte hartzen dut, eta horregatik gaiaren aukeraketa, jeje. Baina batzuk euren buruari galdetuko diote, zer ote da kofradia bat? Kofradia bat, hainbat lagunen artean sortzen den talde bat da, jaiak antolatzen laguntzeko. Kofradia bakoitzak helburu sozial bat eduki behar du, Donostiako Piratetan kofradia feministak aurkitzen ditugu (Sardiñerak), auzo eta leku periferikoen gerturaketa eskatzen eta bultztzen dutenak Aste Nagusian zehar (Traganarrua), presoen gerturaketa aldarrikatzen dutenak (Xibaroak)... etab. Honekin, mugimenduaren harreman publikoak hasten direla esango nuke. Helburu sozial bat izateak "momentuan" jartzen zaitu harremanetan publikoarekin nire ustez. Azkenean pertsona talde batek gizartean gaizki edo aldatzeko dauden gauzak bultzatzen baldin baditu gizarteak bat egingo du mugimenduarekin identifikatuta sentituz, eta hau puntu positibo oso garrantzitsua dela iruditzen zait.
Herri mugimendua dela esanda, nahiko argi geratzen da harreman publikoak egongo direla, baina, nolako harreman publikoak ditu Donostiako Piratak mugimendua kofradietatik kanpo? Aste Nagusian zehar hainbat ekintza egiten dira mugimendua eta publikoa bat egiteko, hauetatik, politena eta eraginkorrenetakoa nire ustez, piratak ospitalera bisita egitera joaten direnean da. Aste Nagusiko goiz bat aukeratzen dugu piratok bisita egiteko eta kofradia bakoitzetik bi boluntario hartzen dute parte ekitaldi honetan. Helburua zera da, Donostiako Aste Nagusia ospitalean dauden ume/heldu/zaharrei eramatea, eta honekin batera jaien poztasuna, musika, giroa... etab. haien egonaldia eramangarriagoa izateko azken finean.
Urtero, Donostiako Piratak txupinazoa botatzeko erakunde/pertsona/kasu bat hartzen dute kontuan. Hau, gizartean eragina duen ekitaldi garrantzitsu bat dela esango nuke (bai jendea Piraten gunera gerturatzeko baita mobilizazioak sortzeko ere). Aurten Aste Nagusiko protagonistak Donostiako gune autogestionatuak izan dira, gaztetxeak zehazki. Aurreko urtean Altsasuko Gurasoak gonbidatu genituen txupinazoa botatzeko eta gertatu zitzaien injustiziari buruz informatzeko.
Harreman publikoak oso argi ikusten dira mugimenduan umeak erakartzeari buruz hitz egiten dugunean. Mugimenduaren barruan kofradia oso bat aurkitzen dugu "etxeko txikiei" dedikatua. Bihurriak. Oso garrantzitsua da iraganeko generazioek jai herrikoiaren kontzeptua jakitea eta horregatik piratok egiten ditugun ekintza askok beraien bertsio "mini"-a dute, adibidez, garrantzitsuena dena, Abordatze Txikia. Abordatzea Donostiako Piratek dugun ekintzarik preziatu eta famatuena da, azken finean, mugimendu osoa hemendik jaio zelako. Lagun zoro batzuk Donostiako kaira sartzea erabaki zuten, haien txalupak sortuz; zakarrarekin. Gaur egun gauza berdin berdina egiten da Donostiako kaian. Goiz oso bat pasatzen dugu txalupak sortzen aurkitutako, erositako edo berrerabilitako objektuekin, bukaeran denok batera kaitik Kontxa hondartzaraino iritsi arte. Abordatze egunean 16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete soilik (segurtasuna dela eta) eta horregaitik sortu zen Abordatze Txikia, adin txikikoek gu bezala gozatzeko aukera edukitzeko.
Ekitaldi hauek alde batera utziz, hainbat bazkari egiten dira Aste Nagusian zehar helburu sozial ezberdinekin eta baita Aste Nagusiko datetatik kanpo hainbat ekitaldi eta ekintza egiten dira ere, piratok antolatuta (adibidez, Sudur Krossa) edota piraton parte hartzearekin kontatzen dutenak (adibidez, Korrikan km. bat erosi). Itzelako kontaktua daukagu publikoarekin beti, azken finean gure helburua hiri guztiaren parte hartzea da eta honekin batera gizartean dauden arazoak alde batera baztertu solasaldia, musika, bazkariak, jolasak... metodo bezala erabiliz.
Nire lehenengo sarrera bukatutzat bezala ematen dut, eta egia esan ilusio handia egiten zidan gai bat aukeratuta oso gustora geratu naiz lehenengo sarrerakin.
Hurrengorarte!!
Jon.
Nire bigarren sarrera hasteko gaur egun nabarmentzekoak diren Interneta, sare sozialak, smartphonak...etab.-ei buruz hitz egingo dut. Egunero erabiltzen ditugun gauzak dira eta noski, publizitatera iritsi da teknologia berri hauen boom-a. Orain dela urte batzuk (15 gutxi gorabehera) iragarkietan produktuaren izena, marka, logotipoa, produktua… etab. agertzen ziren testu moduan, baina gaur egun iragarki askotan enpresaren webgunea, QR kodeak, sare sozialak...etab. aurkitu ditzakegu.
Aukeratu dudan iragarkian Burger King-ek ateratako APP bat aurkitzen dugu, egun batzuetan zehar BK kateak bezeroei beraien hanburgesa famatuena dohainik eman zuten konpetentziaren kartelak mugikorraren kamararekin grabatu ezkero. Grabatzerakoan, errealitate areagotua erabiliz, konpetentziaren kartelak erretzen dira eta hanburgesa dohainik lortzeko kupoia agertzen da. Gaur egun ditugun teknologiak erabiltzea oso baliagarria da publizitatea egiteko, izugarria izango da noraino iristen den kreatibitatea arlo honetan.
Asko gustatzen zaidan kanpaina bat da, nahiko bitxia eta oso dibertigarria delako. Bezeroak konpetentziaren iragarkiak birtualki erretzea gero zure enpresaren publizitatea kontsumitzeko eta azkenean hanburgesa bat oparitzea ideia izugarria iruditzen zait. Enpresak honela bezeroengan konfidantza eta gertutasuna sentituko dute opariarengatik eta aldi berean beraien lokalak bisitatuz enpresa hobeto ezagutu dezakete (haien lokaletara gerturatuz).