Rápido, fácil y gratis

Crea tu página web ahora

Crea tu página web
Sitio web gratis creado en

Demokraziaren izenean...

Ildo politikora eramango dugu gaurkoan bloga. Txertatuta utzi dudan bideoan (gazteleraz zoritxarrez) gaur egungo “demokrazia”ren azalpen txiki bat da, oso laburtuta eta oso argia aldi berean.

Gaur egun gizakiok bizitzen dugun sistema gezurra baino ez da, behintzat herritar orok sinesten duten sistema. Esaten diguten guztia gezurra da, sistema, karguak, metodologia… demokrazia deitzen diote danek, baino demokrazia, gure sisteman, ez da existitzen. Bideo honetan ikusi dezakegu nola gazte batek bere aitari sistemari buruz galdetzen dion, erantzunak, “post-it” batean idazten ditu gazteak, geroago erantzun hauek ezeztatzeko.

Bideoak hitzen tratamenduari buruz hitz egiten du, hitzei nortasuna kentzeko gizakiok dugun gaitasunari buruz zehazki. Utzi dudan bideoa ikusi eta gero hiru galdera planteatzen ditut, bakoitzak, bere buruari egiteko.

 - Sistema ustelduta dagoela ikusita nola sentitzen zara? Ondo ezkutatzen dute guztia?

 - Harreman publikoak erreminta bezala erabili dela uste duzu?

 - Izenei balioa kentzen badiegu eta funtzionatzen baldin badu, nolako etorkizuna etorriko dela uste duzu? Komunikazioan profesionalak garenak (edo izango garenak) zerbait egin beharko genuke honekin bukatzeko?

 

Pertsonalki asko gustatzen zaidan bideo bat da, eta nire ustez, sistemari buruz ikuspuntu ezberdin bat izateak, artaldetik ateratzen zaitu beste gauza asko batzuk pentsatzeko, sentitzeko eta egiteko.

Kapitalismo arroxa

 

Aurreko hilabetean Telepizza-ren kanpaina komentatu nuen, ikuspuntu positibo bat emanez, baina, zer gertatzen ari da LGTBIQ komunitatea eta enpresen artean? Borrrokarekin bat egiten dute bakarrik dirua lortzeko? Zer gertatzen da koloredun banderekin ekaina pasa eta gero? Zer da munduarentzat LGTBIQ komunitatekoaren parte izatea? Galdera hauek argitzeko blog hau idatzi dut.

Ekainak 28, LGTBIQ harrotasunaren eguna, kaleak oihuz, amorruz, errebindikazioz… betetzen dira, koloreak, musika… batzuk bizitzaren ospakizuna dela esaten dute. Herriarekin batera enpresek, udalak, pertsonai publikoak… etab. koloredun bandera jartzen dute denek ikusteko, baina mugimendurekin konpromisoa erakusteko, edota haien onurako? Bi modutan ikusi daiteke fenomeno hau: lehenengoa, eskubideen borroka hau erabili dirua ateratzeko eta bigarrena, gure eskubideekin ezer lortu gabe, borroka irudia ematea. 

Harrotasuna ospatzen duten pertsonek ez dugu kalera atera nahi, ez dugu berdintasuna eskatzeko gogorik, nekatuta gaude. LGTBIQ harrotasun eguna lehen aldiz ospatu zenetik helburu batzuk lortu dira, baina ez guztiak. Gure esfortzua izugarrizkoa da, eta egunero sufritzen ditugun injustiziekin bukatzeko ateratzen gara kalera, negozioa egiteko momentua dela usten duzu? Gizarte mugimendu bat da, politikoa, ez zure patrika betetzeko zerbait. LGTBIQ harrotasun egunean denek koloredun bandera janzten dute, baina aste bat pasa eta gero nun dago konpromiso hori? Bandera eta kanpaina guztiak oso politak dira, bai,  baina nun daude LGTBIQ komunitatea babesten duen legedia babesteko politikak?. Aldaketak nahi ditugu, eskubideak, ez ostadarren kolorez apaindutako poltsak, karterak, ekitaldiak… gizarteari kritika sakon bat egiteko momentua da ez erosketak edo “pinkwashing”-a egitekoa. 

Komentatzekoa da, LGTBIQ mugimendua kapitalismoaren begietatik, gizon homosexual txuri eta klase ertain-altuko pertsonak direla, alde batera komunitatearen erdia baina askoz gehiago alde batera utziz. “Gay-friendly” diren negozioak prezio altuak erabiltzen dituzte zigilu hori jarriz, baina komunitateari babesa eman gabe (zigiluaren mamia den gauza).

Enpresa, instituzio… etab. mugimenduan “babesle” bezala agertzen dira, borrokarekin bat egiten dutelaren sentsazioa emanez, baina ez da hola. Mugimenduaren identitatea distortsionatu egiten dute. Markek irudi hona lortu nahi dute, eta horretarako mugimendu hau hartzen dute errebindikazioa alde batera utziz eta gure borroka ikuskizun batean bihurtuz.

Gaur egungo sistema eta gizartearen funtzionamenduari buruz sakon pentsatzeko garaia da.

Kant-en ideiak eta harreman publikoak

Kanten ikuspuntutik, heldugabetasuna norberak inoren laguntzarik gabe bere ulermena erabiltzeko gaitasun eza da. Kontzeptu hau oinarri bezala hartuta, Kantek Ilustrazioa zer den azaltzen du: heldugabetasuna gainditzerakoan sortzen dena. Beraz, ilustrazioa norberak laguntzarik gabe ulermena erabiltzeko gaitasuna bultzatzen duen ideia da.

 

Ilustrazioko ideiaren barruan tutore kontzeptua aurkitzen dugu. Autorearen ideietan oinarrituz, tutorearen definizioa honako hau da gure hitzetan: erabakiak hartzen dituen gizabanakoa da tutorea. Tutore mota asko desberdintzen ditu autoreak, adibidez, demokrazia batean erabakiak herriak hartzen dituenez herria izango da herritarron tutorea. Bestalde, monarkia absolutista batean, tutorearen papera erregearen esku dago. Behin kontzeptua azaldu eta ulertu ondoren, Kanten aldarrikapena zera da; nahiz eta sozietatean tutorearen papera existitu (esate baterako, medikuaren papera, azken finean zugan eragina izango dituen erabakiak hartzen dituelako) autorearen iritziz bakoitzak izan behar du bere buruaren tutorea, hau da, azken hitzaren jabea gizabanako bakoitza izatea. Adibidez, irakasle batek lanak egiteko pausuak ematen dituenean, ikaslearen esku egongo da bide hori erabiltzea edo ez, eta azkeneko hau da Kantek defenditzen duen ideia. 

 

Arrazoia eta autonomiaren arteko harremanari buruz eta Kanten ikuspuntutik, autonomia, norberak bere lege propioak egiteko eta betetzeko gaitasuna da. Ildo honetan, arrazoia, pertsona bakoitzak argumentu bat garatzeko ahalmenean datza, hau da, aurrekoan azaldutako lege horiek nondik eta nola sortzen dituen aztertuz eta horrela bi kontzeptu hauen erlazioa ikustaraziz.

 

Tutorearen kontzeptua hartuz, ez al dugu gure sisteman tutore nagusirik? Gure "gainean" boterea dutenek tutoreak al dira? Eta tutoreak baldin badira, Kant-en ideia bete dezakegu, hau da, bakoitzak azkenenan nahi duena egin dezake? Tutore hauek beharrezkoak dira?

Kontsumo gizartea eta desinformazioa

 

Kaixo berriro ere! Gaurkoan Noam Chomsky hizkuntzalari, filosofo, zientzialari kognitibo eta aktibistak egindako bideo batean inspiratu naiz blog hau idazteko: “Fabricar el consentimiento”. 

Gizartea kontrolatzeko hainbat tresna ikusi ditugu, eta hauetatik erabiliena zoritxarrez biolentzia izan da. Historiako puntu batean biolentziak bere mamia galdu zuen, biolentzia gehiegi egoteagatik izan daiteke baina baita, “boteretsuak” biolentzia erabiltzeko oztopoak aurkitu zituztelako ere (emakumeen bozka, komunitate eta erakunde berrien sormena…) eta hemen hasten da “mundu/gizarte berriaren antolaketa” = kontsumo gizartea. 

Testuinguru hau hartuta, kontsumo gizarte honetan imajina dezakegu dena produktuetara bideratuta dagoela, hau da, kontrol hau produktuetarako bakarrik erabiliko dela, baina, ez al da dena produktu bat? Esan nahi dut, enpresa bat hartzen duzu, honek produktuak ekoiztu eta saldu egiten ditu (kanpainak medio noski), baina zer egiten du estatuak? Ez al dituzte erakunde politikoak botoak “erosten”? Hobeto azalduko naiz. Guk ematen diogu boterea elkarte politikoei, eta hauek, diru publikoa erabiltzen dute kanpainak, ekitaldiak, beraien soldata… etab. ordaintzeko. Kanpaina eta ekitaldi horiek botoetan eraldatzen dira. Boto hauek boterea eta dirua emango die politikariei. Kanpainak ez dira derrigorrez bete behar, politikariek postua hartzen dutenean (gure botoari esker) nahi dutena egin dezakete herritarrei inolako segurtasuna emanez. Elkarte politikoak geure buruan ideiak sortzeko erreminta izugarria da. Baina guzti hau ondo funtzionatzeko gizarte desinformatu bat behar dugu, hau da, gaur egungo gizartea.

Informazioaren garaia daukagu gure artean, gaur egun, baina desinformazioarena ere bai. Hedabide guztiak nahi dutena erakutsiko digute, haiei interesatzen zaiena bakarrik (hemen bideo bat hobeto ulertzeko → https://www.youtube.com/watch?v=SIDrAfArRMY) . Gu, herritarrak bezala, hedabideen eta kazetarien pluraltasuna eta egitasmoan sinistu behar dugunez, ez diogu arazorik aterako. Honek, aurreko paragrafoan azaldutakoa ixten du, hau da, ezin badugu gure informazio iturrietan sinistu, zer sinistuko dugu? Zer da errealitatea eta zer da saldu nahi didaten errealitatea? Gaur egungo sistemari arazoak ateratzeko heldua iritsi da. Gure ingurumena gezurrez beteta dago, ustelduta, “txikien kontrola handien onurako”. Beti saiatuko dira askatasunaren sentsazioa ematen, baina, noiz arte egongo da “txiringito” hau zutik? Komunikazioaren profesionalek ez gara inoiz usteldu behar, gizartearen eta pertsona guztien informazioaren eskubidea bermatu behar dugu. Orain, gure garaia iritsi da.