Rápido, fácil y gratis

Crea tu página web ahora

Crea tu página web
Sitio web gratis creado en

Hancock

 

Fitxa Teknikoa:

  • Titulua: Hancock

  • Urtea: 2008

  • Aktoreak: Will Smith, Charlize Teron, Jason Bateman

  • Zuzendaria: Peter Berg

  • Gidoilaria: Vince Giligan

  • Iraupena: 92 min.

  • Produktora: Sony Pictures Entertainment 

 

Gaia: Iritzi publikoaren eragina.

 

Sinopsia: Hancock (Will Smith), erdipurdiko superheroi alkoholikoa, asetzeke, atsekabetua eta ulertugabea sentitzen da. Bere balentriekin bizitza ugari salbatzea lortzen du, baina une berean sekulako hondamendiak gauzatuz. Orokorrean, jendeak eskerona erakutsi arren, Los Angeles hiriko biztanle gehienak nazkatuta dauzka. 

Egun batez Ray Embrey (Jason Bateman) giza harremanetako enpresa bateko goi kargua salbatuko du, , un alto ejecutivo de una empresa de relaciones públicas, Rayk eskertu eta era berean superheroia sentimendu minduak dituen pertsona bat dela jabetuko da, hortaz bere irudi publikoa hobetzen lagunduko dio.

 

Analisia: Gure istorioan zehar aurkitzen dugun protagonista (komunikazioarekin lotura daukana, noski) Ray da, harreman publikoetan lan egiten duen gizon txuri heterosexuala. Bere adina 35-40 urtekoa dela esan genezake, itxuraz “normal” jantzita eta klase ertain-altua-ren parte dela esango nuke. Egoera familiarrari erreparatuz, bai emaztea, Ray eta baita semea ere, iragan gogorra izan dute eta haien artean oso ondo eramaten dira familia orekatu eta zoriontsu  bat sortuz. Ray autoetima laboral baxua dauka, ideia izugarri bat dauka buruan jende gaixotuari laguntzeko (eta baita enpresen irudia hobetzeko ere) baina ez diote ideia erosten. Azkenean Hancock hartzen du proiektu bezala, bere irudia hobetezeko eta honekin estatus bat sortzen du bere lanarekin, baina ez dio asko lagunduko, bere proiektuari (gaixoei laguntzearena) uko egingo diote naiz eta Hancock-ekin izugarrizko arrakasta eduki.

 

Ray autonomoa da bere lanean, hau da, bakarrik egiten du lan harreman publikoetan. Enpresetara joaten da bere ideia saltzeko eta hola haien irudia hobetzeko. Ray-en proiektua zera da, farmazeutikak, tuberkulosiaren kontrako sendagai bat jende txiroari oparitzea, zigilu bat erabiliz identifikazio bezala. Bezeroek proiektuari buruz jakiterakoan, gehiago erosteko, ikusiota zer nolako portaera duen enpresak munduarekin eta egora sozialarekin.

 

Bechdel testa: 

  • Filmean gutxienez bi pertsonaia emakumezko ateratzen dira. → EZ

  • Pertsonaia horiek behin bederen elkarrekin hitz egiten dute. → EZ

  • Elkarrizketa horren gaia gizon bat ez den beste zerbait da (baldintza hau ez dagokio bikote erlazioari bakarrik: adibidez, aitari buruz diharduten bi ahizpek ere ez dute testa gainditzen) → EZ

  • Testaren aldaera batek eskatzen du, horietaz gainera, bi emakumeek izena izan behar dutela. → EZ

 

Testa ez du gainditzen. Hau da, genero-desparekotasuna daukagu film hontan.

 

Bechdel testa  filmetan, komikietan, antzezlanetan eta beste kultura-produktuetan genero-desparekotasuna neurtzeko sistema bat da. Antza denez, Liz Wallace, komikiaren egilearen adiskide bat, izan zen testaren asmatzailea. 1985ean agertu zen lehenengoz, The rule izeneko tira komiko batean, DTWOF komikiaren jatorrizkoaren 22. orrialdean.

Harreman Publikoen 6 kanpaina tamalgarri

 Beti entzungo ditugu kanpaina onak... eta txarrekin zer gertatzen da? Kaixo! Gaurkoan 6 kanpaina tamalgarri ekarri ditut beraien pausoak ez jarraitzeko... Adi egon!

 

 1. Pepsi, 1992: Gaizki atera zen zozketa bat. Oso gaizki.

 

1992an Pepsi enpresak zozketa bat atera zuen Filipinetan. Zozketa hori zera zen, Pepsi edariaren botilen tapan zenbaki batzuk jarri zituzten eta zure boptilaren zenbakia beraiek esaten zutenarekin bat egiten baldin bazuen, 1.000.000€-ko saria irabazten zenuen! Eta esango dezute, non dago arazoa ba? 800.000 pertsonek zeukaten zenbaki irabazlea. Pertsona horiek erreklamazioa egin zuten ezer lortu gabe eta hainbat herio-mehatxu jasan eta gero, bezero haserretuak, 2 langile hil zituzten etxean eginiko granada batzuekin. Hau ikusita Pepsik Filipinetan zituen langileak atzerrira bidali zituen eta azkenik, han zituzten instalazioak Coca-Cola-ri saldu zizkion.


 

 

 

2. Telemadrid 2007: Mezu arraroa

 

2007ko udaberrian "Telemadrid" telebista hedabideak, mezu bat bidali zuen Madrileko biztanleei "Espejo de lo que somos" esloganarekin. Orain arte ondo. Baina orduan zer gertatu zen honekin? 2007an Esperanza Aguirre zen Madrilgo lehendakaria, eta mezua beste zentzu bat hartu zuen jende askoren haserrea ekarriz: "Espe jode lo que somos".

 

 

 

 

 


 

3. Snapple 2005: Izozki erraldoi bat New York-en

 

2005eko udaran Snapple enpresak izozki erraldoi bat jartzea erabaki zuen. Non? New York hiriaren erdialdean, zehazki Union Square plazan. Bueno ba, 16 toneladako izozkia, egunean zehar plazan urtu egin zen, kaleak likidoz, azukre, kolorante eta marrubi zaporekin utziz. Ez dirudi txarra denik, baina imaginatu hondamendi guztia...

 

4. Colorado Fuel & Iron company, 1914: Harreman publikoen hasierak

 

 

 

 

 

 

 


 

 

1914. urtean Coloradoko meategi bateko langileak greba deklaratu zuten haien kondizio txarrak salatu eta honekin batera hobetzeko. Jonh D. Rockefeller Jr., mehategiaren zuzendaria, erantzun bortitz bat izan zuen, hain zuzen ere Guardia Nazionalari deitu zion langileak eta heien familiak akatzeko. Ekitaldi honi " Ludlow-eko masakrea" deitzen zaio.

 

Iritzi publikoak enpresaren kontra egin zuenez, harreman publikoen kanpaina bat atera zutez enpresaren irudia hobetzeko. Helburua zera zen, jendeari ikustaraztea nolako konpromezua zeukaten gai sozialekin. Baina oraindik gehiago dago, masakrea gertatu baino lehen, konpainiak Lehenengo Mungu Gerrako hegazkin militarrak erabili zituen bere langileen kontra, bonbak eta gas ezberdinak botaz.

 

5. Calvin Klein, 1995: Egokia al da?

 

1995. urtean Calvin Klein markak hainbat spot atera zituen testuinguru berdinarekin, neska eta mutilen baqueroen promozioa egiteko. Hemen uzten dizkizuet spotak zuek ikusteko eta zeuek baloratzeko...

 

Bai, pornografia dirudi, eta ez zera konturatu den bakarra, iragarkiak debekatu ziren eta CK markak The New York Times-en barkamen orri oso bat idatzi zuen. Markak arazoak izan zituen umeen pornografiaren inguruan, baina ez zen ezer aurkitu.

 

6. Malaysia Airlines, 2006: Zer egingo zenuke hil baino lehen?

 

MH17 eta MH370 hegazkin istripuen ondoren (biak urte berean) eta 537 pertsona hil eta gero, Malaysian Airlines konpainiak zozketa bat atera zuen. Zozketa honetan bidai bat jokoan zegoen eta hau lortzeko egin beharreko gauza zera zen: Zerrenda bat bidali, eta zerrenda horretan hil baino lehen egin nahi zenitun 100 gauza idaztea.

 

Ideia, noski, desastre hutsa izan zen, makabroa esan dezakegu eta kanpaina kendu egin zuten.